cabecera Artadimintegia
casteus

Irabazi asmorik gabeko Elkarte Ekologista da, Ingurugiro eta inguruko bizi-kalitatearen defentsa eta hobekuntzarako lan egiten duena.
Besteak beste, mendi malda baten landaketa antolatu (tokian tokiko erabilerarako bertako zuhaitz eta zuhaixken berezko mintegia dute), haur-hezkuntzari buruko hitzaldi zikloa, hondakinei buruzko nazioarteko jardunaldiak edota Basaurirako musika eskola baten sorkuntzan parte hartzea dira egiten dituzten jarduera eta lanak .
Ekologistak Martxan (Ekologistak Martxan Euskal Konfererazioaren) parte dira, baina beraien jarduera autonomoa da, bereziki, Basauri, beraien udalherriarekin zerikusi duten gaiei dagokienez.

Euskal Herriko Hazien Sarea-Red de Semillas de Euskadi 1996an sortu zen eta 2001ean elkarte bezala errejistratu zen. Euskal Herriko nekazaritza aberastasun genetikoaren inguruan gabezi handia zegoen eta era berean nekazaritza ondare genetikoa eta honi lotutako kulturaren galeraren indizioak nabariak ziren. Guzti honek nekazari eta tekniko batzuen jakinmina piztu zuen eta haien konpromezu eta ekimenaren ondorioa dugu Hazien Sarea. Talde honek ondare hori zein zen eta babesteko nola jokatu behar zen ikertzeari ekin zion. Egun, bazkide eta laguntzaileak 100 baino gehiago dira. Hainbat erakundek nekazaritza bioaniztasuna gaiaren inguruan solaskide eta aholkulari gaitasuna aitortu diote. Barietate-bankua daukate non lortutako haziak gordetzen diren.

Lurgaia Fundazioa (lehen, Urdaibai Fundazioa) 2002an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, eta natura-ondarearen kontserbazioa eta kudeaketa ditu xede. Espainiako estatu osoa du jarduera-eremutzat, baina, praktikan, jarduera gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten ditu.

Biodibertsitatearen kontserbazioa eta ingurune naturalaren kudeaketa dira Lurgaia Fundazioaren jardueren ardatzak. Hauek hartzen dira ingurune naturaltzat: espezieak, habitatak, haiekin lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia.

Hala, lurraldearen kudeaketan esku hartzen du, lursail pribatuen eta publikoen kudeaketa jasangarriaren bidez (pribatuak, dohaintza bidez, erabiltzeko lagata, alokatuta edo erosita; publikoak, (emakida edo partzuergo bidez), arriskuan dauden espezieak babesteko eta berreskuratzeko planak martxan jartzen ditu, ikerlanak sustatzen eta gauzatzen ditu, eta natura babesteko dibulgazio- eta sentsibilizazio-jarduerak egiten ditu.

Ingurugiroko gaien inguruan herritarrak konzientziatu nahi dituen Igorreko plataforma da. Hondakinen kudeaketa, fracking-a, baliabide naturalen kutsadura, basogintzaren kudeaketa, etab. dira horietako gai batzuk. Era berean, ingurugirorako onuragarria den eta eskualdean “lan berde” gehiago sustatuko duten baliabide naturalen kudeaketarako alternatibak bilatzeko eztabaida zabaldu nahi du.

IGITIE

Igitie, elikadura subirotasunaren printzipioetan oinarrituta, elikagaiak eta bertako bestelako produktuak modu agro-ekologikoan ekoiztu nahi duen Arratia bailarako nekazari taldea da. Lan-talde ezberdinak ditu, besteak beste, formakuntza teknikoa, lursailen bilaketan lagundu, edota tokiko merkatu eta bailarako kontsumo taldeen bitartez produktuen salmenta kolektiboa bultzatzeko helburuarekin.

OIHANA HAZIAK
Haziak-Semillas-Graines

Tlfno
628243066 - 660067210
semillasoihana@gmail.com

Oihana Haziak – Semillas Oihana: Nafarroan dauden zuhaitz eta zuhaixken fruituak jasotzen ditugu, eta noiz edo noiz, eremu mugakideetan. Gurekin harremanetan jarri zaitezkete zerbitzatu ahal ditugun espezieen zerrenda bidaltzeko. Bertan sartzen dugu fruitu bakoitzaren bilketa sasoia, eskaerak behar beste aurrerapenarekin egin daitezen, lanaren planifikazio egokia egin eta beharrezkoak diren baimenak eskatu ahal izateko.

www.artadimintegia.com | Tel:680937875 | artadimintegia@gmail.com